Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru hilabeteko lan gogorraren ondoren, asteburu honetan emanen diote amaiera Nafarroako Txapelketari. Bihar, final handien egunean, Iruñeko Labrit pilotalekuan, ordezkari bat baino gehiago izanen du Sakanak.Eskuz banakako lehen mailan, Irurtzunendako finalerako txartela lortu zuen Otxotorenak. Joaneko nahiz itzuliko partidetan agerian utzi zuen bere gaitasuna Uharte-Iruñeko Errea mendean hartuz. Bigarren mailan, balentria egin du Uharte Arakilgo Aralar Mendik, eskuz banaka eta binakakoan finalerako txartela lortu baitu. Goizeko 10:00etan emanen diote hasiera pilota jaialdiari. Bi Aizpe eta Irurtzun 22 urtez beherakoen final-erdietan22 urtez azpikoek final-erdiak izanen dituzte jokoan bihar. Finalerako txartelaren lehiak Bi Aizpeko Iriarte-Arano eta Uharte-Iruñeko Beroiz-Garcia jarriko ditu aurrez aurre. Baita Irurtzungo A. Galara-Bergera eta Uharte-Iruñeko Kortabarria-Huarte bikoteak ere. Ea irurtzundarren arteko finala ikusterik dugun.