Belate-Sakanako finalak bihar jokatuko dira Olaztin

Guaixe 2008ko abenduaren 19a

40 bikotek hartu dute parte urrian hasi eta bihar, abenduaren 20an, larunbatean despedituko den Belate-Sakana 2008 pilota txapelketan. Ondoko pilota taldeko pilotariak lehiatu dira: Bi Aizpe (Irurtzun), Larraun (Lekunberri), Aralar Mendi (Uharte Arakil), Aldabide (Arbizu), Gure Pilota (Etxarri-Aranatz), Pilotajauku (Altsasu) eta Sutegi (Olatzagutia). Txiki eta haurren partidak Olatzagutian jokatu dira, kimuenak Altsasun, haurrenak Irurtzunen, kadeteenak Arbizun, gazteenak Etxarri Aranatzen eta helduenak Uharte Arakilen. Bada, finalak Olatzagutian jokatuko dira, bihar, 9:30etik aurrera, bi egoitzetan: Erburua kiroldegian eta Olaztiko pilotalekuan. Ondoko partidak jokatuko dira finaletan: * Erburua kiroldegian, 10:00etatik aurrera: Txikiak: Araña-Igoa (Aldabide) - Berastegi-Lizarraga (Bi Aizpe)Umeak: Alaba-Bengoetxea (Pilotajauku) - Lazkoz-Etxeberria (Aldabide)      Huizi-Nazabal (Gure Pilota) - Galarza-Gabirondo (Pilotajauku)Kimuak: Soroa-Aldabe (Larraun) - Galarza-Gorriti (Aldabide)        Beraza-Martija (Bi Aizpe) - Mendiola-Gurutxarri (Aldabide)Haurrak: Iglesias-Etxeberria (Pilotajauku) - Bengoetxea-Palacios (Pilotajauku)       Galarza-Lopez (Pilotajauku) - Markinez-Gastaminza (Sutegi)       Arnanz-Mendinueta (Pilotajauku) - Lizarraga-Tollar (Biaizpe)* Udal pilotalekuan, 9:30etatik aurrera: Kadeteak: Gartzia-Kintana (Sutegi) - Gorospe-Markinez (Sutegi)          Tollar-Gastaminza (Bi Aizpe) - Zelaia-Gabirondo (Aldabide)Gazteak: Mayo-Alonso (Sutegi) - Karasatorre-Urkijo (Aldabide)       Etxeberria-Araña (Sutegi) - Alustiza-Lopez (Pilotajauku)Helduak: Lansalot-Beregaña (Aralar Mendi) - Agirre-Ezkurdia (Aldabide)