AHTri eta eguraldiari kontra eginez

Guaixe 2008ko abenduaren 15a

Larunbatean abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako martxa egin zen Altsasu eta Etxarri Aranatz artean. Sakanako AHT Gelditu! Elkalanak antolatu zuen martxan. AHT gelditzera goaz! lelopean 50 bat pertsonak osatu zuten ibilbidea. Eguraldiak ez zituen lagundu eta bukaeran pela-pela bukatu zuten. Ibiltariek bidean hainbat geldialdi egin zituzten AHT-ren egitasmoak Burunda aldean izanen lituzkeen eraginak bertatik bertara ezagutzeko. Martxistetatik 20 bat izan ziren bazkaltzera gelditu zirenak. Iluntzean, berriz, Etxarri Aranatzek AHT-ren kontrako manifestazioa hartu zuen. Eguraldiari aurre eginez 150 bat pertsona izan ziren AHT-ren egitasmoaren kontra azaldu zirenak. Gau partean, berriz, kontzertuak izan ziren gaztetxean.