Aste honetan Espainiako Kongresuak eta Senatuak atzera bota dute EAE-ANV udal gobernuetatik berehala bidaltzeko eskatzen zuen mozioa. Gobernuko alderdiak, PSOEk, zentsura mozioen bidea lehenesten du, eta "kasuan kasuko desegiteak" aurreikusten ditu. Abenduaren hiruan ETA-k Jose Ignazio Uria Mendizabal tiroz hil ondoren, berriro indarra hartu dute ezker abertzaleko alderdia udal arduretatik kentzea eskatzen duten ahotsek. Sakanari dagokionez, Lakuntzako eta Arbizuko Udalak egonen lirateke zerrendan.