Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parlamentuaren hezkuntza batzordean atzokoan euskarazko hedabideendako bideratutako diru-laguntzak aztertu ziren. Alde batetik, hedabideen ordezkariak izan ziren eta, bestetik, hedabideen egoerarekin kezka azaldu duten udalen ordezkariak. Nafarroan euskaraz diharduten 31 hedabideen izenean Josetxo Apezetxea (Baztango Xorroxin irratiko arduraduna), Joseba Igerabide (Baztango Xaloa telebistako arduraduna), Garbiñe Petriati (Sakanako Guaixe astekaria eta Beleixe irratiko arduraduna), Mikel Buldain (Nabarra aldizkariko zuzendaria) eta Oskar Zapata (Topagunea euskara elkarteen federazioko arduraduna) izan ziren. EgitekoaNafarroako Euskarazko hedabideen ordezkariek parlamentuko batzordean nabarmendu zuten haien lanak "euskal komunitatearentzako erreferentzia izanik, berau kohesionatzeko lan egiten dugu eta informazioa euskara hutsez eskainiz, hizkuntza erabiltzeko ohitura txertatzen dugu". Hedabide horien "ekarpen handia euskara berreskuratzen eta normalizatze prozesuan"nabarmendu zuten. Hedabideetako ordezkariek esan zutenez "hizkuntza baten berreskuratze prozesuan instituzioak eta herritarrak inplikatu behar dira eta eskutik joan behar dute". Euskararen Legeak Nafarroako Gobernuari komunikabideen bidez euskara sustatzeko beharra ere gogora ekarri zioten. Baita gobernuari leporatu ere Nafarroako euskaraz hedabideendako diru-laguntzak urtetik urtera jaitsi egiten direla, "are gehiago kontsumo prezioen indizearen (KPI) urtez urteko igoerari kasu egite badiogu".SalaketaHedabideetako ordezkariek salatu zutenez "Nafarroako Gobernuak eta hona etorri garenok lankideak izan beharko genuke, langintza berean dihardugun aldetik". Baina Euskararen Legea onartu zenetik halakorik ez dela egon nabarmendu zuten hainbat adibideren bidez. Batzordearen aurrean hitz egin zutenek kezkatuta azaldu ziren 2009rako sektorearendako aurreikusitako diru-laguntza deialdiaren zenbatekoa 9.567 eurokoa delako. Erabakia "teknikoa" dela eta "kontable batek" hartutakoa dela esateak "areagotu besterik ez du egin sentitzen dugun umilazioa, merezi ez dugun irain hau". Komunikabide euskaldunen ordezkariek batzordean esan zutenez: "Nafarroako Gobernuak hartu duen neurri hori ez da konponbide tekniko bat, erabaki politikoa baizik, eta garbi uzten du exekutiboaren mespretxua eta errespetu eza Nafarroako euskal hizkuntza komunitatearekiko". Hedabide horietan ari diren 56 langileen lanpostuak eta komunikabideen beren etorkizuna "zalantzan" jarri dituela salatu zuten, "gure kasuan, krisia saihestu beharrean, administrazioak berak zuzenean eragin du" eta "erabaki politikoa aldatzea" eskatu zioten. Nafarroako euskal komunikabideen datuak Hedabideak11 aldizkari, 6 irrati, 2 telebista, 12 agerkari digitalEragin ekonomikoa56 langile, 366 kolaboratzaile, 2.061.320€ko aurrekontuaZabalkundea21.450 etxetara aldizkariak, 125.000 ikus-entzule potentzial, Iruñerria, Lizarra, Iruñerritik iparralde osoanEuskara hutsezko hedabieendako diru- bilakaera historikUrteaEuroak1999211.718,492003228.1562007210.430,292008156.00020099.567 (gehienez)Eskaera zehatzaNafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek bost eskaera egin zizkion Nafarroako Gobernuari. Batetik,heldu den urteko aurrekontuetan euskarazko hedabide guztiendako (baita egoera alegalean daudenendako ere) diru laguntza partida duin bat egotea, edo horretarako "bideak ireki" ditzatela. Bestetik, komunikabide horietan publizitate instituzionala txertatzea.Horrekin batera, "Euskarabidea itxurakerietarako erabili beharrean, diruz eta edukiz hornitzea" eskatu zuten. Azkenik, proposatu zuten "hitzarmen baten bidez euskarazko hedabideen egoera erregularizatzea eta egonkortzea".Komunikabideen ordezkariek ere eskaintza egin zuten parlamentarien aurrean: euskarazko hedabide eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza, "hitzarmen baten" sinaduraren arautzea. Han jasoko lirateke: euskarazko hedabideok egiten dugun lanaren aitorpena, gure egin beharra; zeregin hori duintasunez betetzeko gure beharrak zeintzuk diren; behar horietan noraino lagundu behar duen Gobernuak eta laguntza hori jasotzeko nolako baldintzak bete behar ditugun hedabideok.