Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cheikh Mbacke da irudiaren egilea eta berarendako izan da saria. 25 urteko gazteak duela sei urte utzi zuen Senegal. Markinatik pasa ondoren Altsasun bizi da egun eta, besteak beste, abesbatzan parte hartzen du. mankomunitateko immigrazio zerbitzuko teknikariaren bide jaso zuen lehiaketaren berri Cheikhek. Lehiaketara aurkeztutako dozena bat lanen artean berea aukeratu zuen epaimahaiak. IrudiaLogotipo sarituak Etorkinak Sakanako munduan izenburua du eta mutur batean zabaltzen den borobil bat da. Borobil hori Sakana hitzaren s hizkitik sortzen da eta borobilaren ertz guztia sortzen du horrela. Berde kolorekoa da Cheikh-ek horrela "lur emankorraren kolorea" islatu nahi izan du. Baina baita "esperantzaren kolorea munduaren itxura duen borobil batekin". Logotipoko borobila ez da guztiz ixten "ate ireki bat" irudikatu nahi duelako. Ate horrek "munduan dauden lau arrazak islatzen duten koloreei ematen die pasa, txuria, beltza, gorria eta horia". Horrekin guztiarekin Cheikhek adierazi nahi izan du "Sakanak ateak guztiendako ateak zabalik dituela. Ez du inporta ez nondik datorren ez zein kolore duen". Bestalde, irudian ere mankomunitatea bera irudikatzen duen m hitza dago. Handik eskua zabalik duen besoa luzatzen da, "harrerakoa". Cheikhek esanahi hau eman dio: "Sakanako Mankomunitateak ibarrera iristen diren etorkin guztiei ongietorria ematen die, eta integratzen eta beste bat bezala sentitzen laguntzen die hemen". AkzesitaImmigrazio Zerbitzuaren logotipoaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa izan zen aurreko ostiralean. Erakundeko lehendakari Migel Angel Zubiria eta zerbitzuko teknikari Begoña Zestau izan ziren Cheikhekin batera. Migel Angelek esan zuenez "sorpresa atsegina izan da jakitea etorkinak lehiaketara aurkeztu direla jakitea eta, gehiago oraindik, irabaztea". Begoñak, bestalde, azaldu zuen lehiaketa zerbitzuak aurrera daraman harrera planaren baitan kokatu dela. "Zerbitzuak leloa bazuen (des-berdinak gara, Sakana =), baina logotipoa falta zuen eta horregatik deitu genuen lehiaketa". Agerraldian azaldu zutenez logotipo lehiaketara aurkeztutako dozena bat lanetatik sortzez sakandarrak ziren pertsonek eginak ziren eta beste hiruak sakandar berrienak. Epai mahaiak logotipoa aukeratzearekin batera akzesit bat ematea erabaki zuen. Saria Irurtzungo Irati Gonzalez Alkozek eskuratu zuen.