Eguberrietarako aukeraketa

Guaixe 2008ko abenduaren 24a

Gaurkoan, Eguberrietako oporrek oparituko diguten beta aprobetxatuz, hiru liburu dakarkizut irakurle: oso istorio desberdin bezain gozogarriak.Lehendabizikoa, zaharrena, mende hasierako euskaldun baserritarren gogoa;  bigarrena, etxeko gazteekin irakur dezakegun euskal azokarako egindako euskarazko itzulpena eta hirugarrena, Durangoko labetik atera berria, gaur egungo genero indarkeria ardatza duena.Hirurak irakurlea liburuari itsatsita mantenduko duten istorio indartsu bezain irakurterrazak. BABILONIA.- JOAN MARI IRIGOIENELKAR, 1989"Nik ez dakit non hasten den gure baserriaren historia, hura egin zutenean edo Isaias profetak Babiloniako herria madarikatu zuenean. Babilonia baitzen  gure baserriaren izena. Babilonia ! "Ez da hori Isaias garaiko Babilonia, ezta Bertolt Brecht-ena ere, Joan Mari Irigoienek Bedanian kokaturiko istorio magikoa baizik, kontaketa mitologikoa.Gerra karlista garaian kokaturiko Garayalde familiaren galera dugu benetako gaia, non Biblia eta euskal mitologia nahasten diren. Margaritaren tonu magiko-mitologikoak eta  Kaxiano bertsolari kontalariak gidatuko gaituzte benetan atsegin egingo zaizuen bidaian.HERIOTZA HARRIGARRIA.- TOTI MARTINEZ DE LEZEAALFAGUARA, 2008  ( "MUERTE EN EL PRIORATO" )Zonalde lasai bateko ostatu batera joan da Iker bere familiarekin oporrak pasatzera, baina nor egon bertan eta bera suspenditu zuen irakaslea! Hori gutxi balitz erailketa suertatuko da hotelean.   Agatha Christie-ren suspense eleberriek adina mantenduko ditu airean irakurle gazteak.ZOAZ INFERNURA, LAZTANA.- ANJEL LERTXUNDIALBERDANIA, 2008-12-18Matxismoak menderaturiko bikote harreman eroa, detektiberik gabeko intrigazko eleberria ere badugu hau. Rosa, senarraren biktima eta mendekatzailea. Haren psikologoa, emakumea hau ere. Epailea. Tomas. Eta narratzaile indartsua. Guztien artean, tamalez, gurean gaur egun hainbatetan errepikatzen den egoeraren berri emango digute narrazio estilo bikainez.