Kultur zirimolak Uharte Arakil eta Lakuntza hartuko ditu

Guaixe 2008ko abenduaren 24a

Sakanako Mankomunitateak eta Bierrik Elkarteak antolatzen duten kultur programazioa larunbatean Uharte Arakildik eta Lakuntzatik pasako da. Bi emanaldietatik lehena Lakuntzakoa izanen da, 17:00etan, zineman. Galtzagorriei to, Inaxito! antzezlana ikusteko aukera izanen da Lakuntzan. Inaxito  da emanaldiko protagonista eta estu dabil. Mundu guztiak arazoak dituela jabetu da. Edertasun nahiak, ur faltaren arazoak edota mitologiako hainbat gai pasako dira ikusleen aurretik, Lakuntzan izanen den emanaldian. Uharte Arakilen, bestalde, larunbatean, 18:00etan, eskolak ipuin kontalari baten saioa hartuko du. Ixabel Milletekin Gabonetako Euskal Ipuinak entzuteko aukera paregabea izanen dugu.