Aralar Mendi eta Xotaren arteko derbyan berdinketa

Guaixe 2008ko abenduaren 23a

Estatuko lehen mailako B multzoan aritzen diren bi talde sakandarrak, Aralar Mendik eta Xotak, bosna berdindu zuten larunbatean Uharte Arakilgo kiroldegian jokatutako partidan. Emozioa pil-pilean izan zen, bi taldeak pareko aritu baitziren, azkenean berdinduz. Gauzak horrela RVC taldeak jarraitzen du lidergoan, 28 punturekin. Uharte Arakilgo Aralar Mendi bigarrena da, 24 punturekin, eta Xota seigarrena, 16 punturekin. Gabonak direla eta, Estatuko lehen mailako B multzoak atsedena hartuko du ilbeltzaren 10era arte.