Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nesken Sakanako Pala Txapelketak parte-hartze arrakasta itzela izan du bere 3. edizioan. Sakandarrak ez ezin, aurten ere kanpokoak lehiatzen ari dira Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako txapelketan. 37 bikote dira denera, 20 bikote lehenengo eta bigarren mailan, 7 gazte kategorian eta 10 haurretan. Horretaz gain, Gure Pilota elkarteko pala eskolan 16 biko ari dira ikasten, eta haien artean kimuen mailako txapelketa antolatu duteAurreko asteburuan finalerdiak jokatu ziren, eta antolatzaileek esan dutenez, maila handiko partidetaz gozatzeko aukera izan zen. Emaitzak: Kimuak: Irati-Ainhoa 22 - Adriana-Leire 19Izar-Garazi 22 - Andrea-Ariane 18Haurrak: Irati-Olaia 22 - Iruñeko bikoak 16Maider-Lide 18 - Iruñeko bikotea 22Gazteak: Irati-Amaia (Hernani) 30 - Arantxa-Maddi (Ataun) 19Ane-Naiara (Ataun) 12 - Maitane-Leire (Amurrio) 302. maila: Encarni-Mirentxu (Lizarra) 21 - Iera (Leitza)-Saioa (Etxarri) 30Garbiñe-Arantza (Hernani) 18 - Yanira (Etxarri)-Rebeca (Eskaroz) 30Lehen mailan finalerako sailkatuak erabakita zeuden. Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuak hartuko ditu pala txapelketako finalak, larunbatean, abenduaren 27an, goizeko 10:30etik aurrera. Nolanahi ere ostiral arratsaldean, abenduaren 26an, kimuen mailako finala jokatuko da: Ainhoa eta Iratik (Etxarri) Garazi eta Izar (Etxarri) izanen dituzte aurkari, eta bukatzerakoan trofeoak jasoko dituzte. Larunbatean gainontzeko finalak jokatuko dira, eta antolatzaileek partidak ikustera hurbiltzeko deialdia egin dute, giro ona izango delako. Sari banaketa 13:30ak aldera izango da, eta ondoren partaide guztiak bazkaltzera bilduko dira Etxarriko elkarteren batean. Finaleko partidak: Haurrak: Irati-Olaia (Etxarri) - Haizea-Ekiñe (Iruñea) Gazteak: Irati-Amaia - Maitane-LeireBigarren maila: Iera (Leitza) - Saioa (Etxarri) - Janira (Etxarri)-Rebeca (Eskaroz)Lehen maila: Patricia (Galdakao)-Maider (Anoeta) - Susana (Lizarra)- Maite (Eulate)*Oharra: Maite eta Maider palako munduko txapeldunak dira. Hortaz, partida bikaina espero da.