Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean adierazi genuen Nafarroako Kirol Jolasen barruan jokatutako pilota txapelketetan Sakanara ez zela txapelik etorri, baina maila nagusietako finalez ari ginen, kadete eta gazte mailan bi txapel etorri baitira gurera. Nafarroako Binakako Pilota Txapelketan, lehen mailako kadeteen finalean, Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko Aitor Ijurrak eta Adur Lasak 22 -18 irabazi zieten Zugarraldeko Andoni Iribarren eta Santi Mayansi, txapela Etxarri Aranatzera ekarriz. Bestalde, binakako lehen mailako gazteetan txapela Arbizura etorri zen, Arbizuko Aldabide taldeko Joseba Ezkurdiak eta Xabier Lukinek 22-17 hartu baitzituzten menpean Irurtzun taldeko Jon Ansotegi eta J. Javier Zabaleta. Zorionak guztiei!