ATOM RHUMBA "amateur universes"

Guaixe 2008ko abenduaren 31

Interneten sartu besterik ez dugu behar ikusteko talde honek jarraitzaile amorratu asko dituela eta batez ere kritika espezializatuaren sektore garrantzitsu batek taldea miresten duela.Taldeak urte mordoxka bat darama eszenatoki gainean. Taldearen ibilbidea 1995. urtean hasi zen eta lehendabiziko diskoa 1997. urtean kaleratu zuten: "hormonal riot". Hiru urte geroago "dirt shots" diskoarekin jarraitu zuten beren progresioa. 2001. urtean "chasin´ the onagro" disko ausarta grabatu zuten eta 2003an "backbone ritmo" disko zoragarria. Puntu honrtan esan zen atom rhumbak maila oso goian jarri zuela eta oso zaila izango zela disko hau hobetzea. Estatuan grabatutako disko onenen artean kokatu zen "backbone ritmo", bitxia da Interneten aurkitu ditudan garai hartako prentsaren iritzi artikuluak  bat datozela disko hau goraipatzen, askotan esaten da talde honek ez daukala merezi duen errekonozimendua, bertakoa izango ez balitz talde handi bat bezala onartuta egongo zela.2006. urtean "amateur universes" kaleratu zuten. Lan honetan ere maila altuari heldu zioten eta oso disko ona grabatzea lortu zuten. Ezin daiteke esan aurrekoa baino hobea denik, baina ezta ere txarragoa denik, biak landutako diskoak dira, bakoitzak berea dauka. Eskertzekoa da talde hau ez dela akomodatzen, disko guztietan arriskatu dute eta hori gaur egun ez da erraza. Osagai nagusia rocka da zalantzarik gabe, aurkituko ditugu eragina duten estilo asko, batik bat barietate asko dagoelako diskoan, baina guztien gainean nabaria da Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60ko hamarkadetako musikaren eragina.Taldeko kideei dagokienez, aldaketa nabariak izan ditu, hasi zirenetik bakarrik Rober gelditzen da, baina argitu behar da bera izan dela 13 urte hauetan taldearen motorea, berak idazten eta konposatzen baititu ia abesti guztiak. Gainera taldeari ahotsa jartzen dio eta gitarra jotzen du.Aipatzekoa da 1998. urtean Euskal Herriko banda onena izendatu zutela eta estatuko bigarren onena, berriz, Villa Bilbao lehiaketan.Talde hau ezagutzen ez duenak benetan flipatuko du disko hau entzutean, kalitateagatik eta benetan sinesten dutelako sortzen duten musikan eta horrek emaitzan eragin handia du.