Ura, urtea hasteko

Guaixe 2008ko abenduaren 31

Urte zahar egunean, uraren inguruko ohiturak berrituko dituzte Sakanako hainbat herritan. Urdiaindarrak, esaterako, gauerdia baino lehen bilduko dira herriko apaizaren etxe inguruan. Urte berria iragartzen duen lehen kanpai hotsarekin herriko nesaki eta mutiki gazteak, herriko iturrietara abiatu eta bertatik ur berria hartuko dute berezko pitxarretan. 12. kanpai hotsak jo aurretik herritarrak bilduta dauden tokira itzuli eta elkarrekin ur goiena ur barrena kantaita abestuko dute.Ordurako apaizaren etxean bilduta dauden agintariek, atea zabaldu eta ur berriaren truke opil goxoa emango diete gazteei. Azkenik, opila zein ura, urdiaindar guztien artean banatuko da urte osasuntsua opatuz.Etxarri Aranatzen goizaldeko ordu baterako deialdia egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Plazan bildu ondoren herrian barna kantuan ariko dira. Ordu bat geroago beste talde batek ere gauza bera eginen du, urte berri kantua kalez kale abestu. Arruazun gauerdian iturriko hura bildu eta herriko hainbat tokitan banatuko dute, urte berriko abestia kantatzearekin batera. Bestela, suziriak jaurtiz, gauean parranda eginez agurtuko dugu urte berria sakandarrek. Edo urtea mendira joanez despeditu edo agurtuko duen sakandarrik izanen da.