Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteartean bildu zen Sakanako Mankomunitateko batzarra. Batzarkideek onartu zuten mankomunitateak heldu den urtean 2.816.901,65 euroko aurrekontua izatea, aurten baino %2,34 gutxiago. Jaitsieraz galdetuta, erakundeko lehendakari Migel Angel Zubiriak azaldu zigunez, "gastua mantentzeko eta ahal bazen gutxitzeko ahalegina egin da". Hala, igoko den sail bakarra langileen soldatena izanen da, %3,48. Igoera hori eman da, batez ere, hiri hondakinen bilketako zerbitzuko langileekin adostutakoa bete delako.Garapen zerbitzuaHeldu den urtean Garapen Zerbitzuko aurrekontua da gehien igoko dena. Migel Angel Zubiriak esan digunez, Cederna-Garalurrekin hartu-emanak nahikoa aurreratuak dituzte eta hitzarmena sinatu ondoren, ibarreko lau herriek garapen agentea izatetik Sakanako udalendako lan eginen duten bi agente izatera pasako da. InbertsioakMankomunitateak 2009an 143.850 euroko balioa duten inbertsioak eginen ditu. Kopuru handiena, 100.000 euro, Ur Zerbitzuko lan txikiak egitera bideratuko dira. 20.000 eurorekin edukiontziak erosiko dira eta, azkenik, 5.000 eurorekin konpostagailuak erosiko dituzte. Mankomunitatearen asmoa da urtarrilean bigarren txandako konpostagailuak banatzea eta erosiko diren horiek hirugarren txandan banatuko dira. Etorkizuneko inbertsioakMigel Angel Zubiriak argitu digunez 2009ko aurrekontuan jasotzen diren inbertsioak "minimoak" dira. Mankomunitatea Nafarroako Gobernuaren ur eta hondakinen plan zuzentzaileen zain dago. Ekaina aldera ezagutuko diren plan horien bidez jasoko du mankomunitateak aurreikusitako lanetarako finantziazioa. Ur zerbitzuan aurreikusitako lanen artean dago Urdalurko urtegiko ur hornidura sarea Irurtzuneraino zabaltzea. Hori egiteko lanek bi fase izanen dituzte: Lakuntza eta Ihabar artekoa lehenik eta, Satrustegi eta Irurtzun artekoa bigarrenik. Mankomunitateko Ur Zerbitzuak, bestalde, Urdalurren bertan ur biltegi erregulatzaile bat egitea aurreikusia du.Hondakinen bilketa zerbitzuari dagokionez, Sakanako Mankomunitateak etorkizunean Arbizuko zabortegian egokitzapena egitea aurreikusten du. Horrekin batera, bilketarako erabiltzen diren kamioiak epeka berritzea aurreikusi du. Egun erabiltzen diren bost kamioietatik bizpahiru aldatuko dira. Bestalde, Sakanako Mankomunitateak etorkizunean aztertu beharko du aldameneko bilketa sistema ezartzen duen edo ez. Horrek inbertsio handia eskatzen du kamioiak eta edukiontziak egokitu behar direlako. KritikaBatzarrean EAE-ANVko ordezkariek mankomunitateko arduradunak kritikatu zituzten, alde batetik, aurrekontuak prestatzerakoan "parte hartzeko aukeren falta" izan zelako. Bestetik, ekintzaileek euskara eta garapen zerbitzuetan "plangintza eta irizpide falta" salatu zituzten. Nabarmendu zutenez, "berriz ere, inprobisazioa nagusi izanen da". Euskara Zerbitzuari dagokionez, ekintzaileek euskarazko komunikabideendako diru-saila kontsumo presioen indizearen pare edo pixka bat gehiago igotzea eskatu zuten, "jakinik Nafarroako Gobernua mozketak egiten ari dela sentsibilitate gehiago" eskatu zuten. Azkenik, EAE-ANV-ko ordezkariek esan zuten bestelako "eskema eta seriotasuna" ikusi dituztela kirol zerbitzuan. DatuakZerbitzua2009 Aurtengoarekin aldeaUra552.410,94-%3,17Etxeen zahar berritzea83.143,65%2,38Kirolak176.935,20-%2,92Euskara462.249,56-%3,11Hondakinen bilketa948.369,55-%7,93Zerbitzu Orokorrak384.621,14%3,14Immigrazioa62.190,47-%0,55Garapena134.892,50%157,49