Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaldunok gure hizkuntza erabiltzeagatik, euskaldun koherente gisa jokatzeagatik edo jokatu nahi izateagatik hainbatetan eskubide urraketak jasaten ditugu. Sakanako Mankomunitateak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko gonbitea egin dute.Erakunde publiko edo pribatuek ez dituztenean agiriak euskaraz bidaltzen, ahoz euskaraz hastean gaztelaniaz mintzatzeko eskatzen dutenean, informazio komertziala gaztelania hutsez bidaltzen dutenean eta askoz kasu gehiagotan euskaraz hitz egiteko eskubidea urratzen zaigu. Halako kasuen berri izateko eta irtenbidea bilatzeko ekimena bideratu dute erakundeek. PostontziakUEMAren barruan dauden Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalek eta Sakanako Mankomunitateak bi herri horietako udal instalazioetan eta mankomunitatearen egoitzan postontziak jarri dituzte. Haien ondoan kexa jasotzeko paperak ere jarri dituzte. Baina idazten moldatzen ez direnek hizkuntz eskubideen urraketaren berri telefonoz emateko aukera dute. Horretarako UEMAko bulegora dei daiteke , 943 260 372 zenbakira, han biltzen baitira kexa guztiak. Bestela, Hizkuntz Eskubideen Behatokira jo daiteke, Euskararen Telefonora deituta (902 194 332). Bi erakundeek konfidentzialtasun osoz jokatuko dute.Egitasmo hau UEMAren eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko hitzarmenaren ondorioa da. Hitzarmenean, bi erakundeek mankomunitateko herritarren kexak bideratzeko konpromisoa hartu zuten. Egitasmoaren xedea ez da euskaldunen aurkako urraketen inprimaki pila bat jasotzea bakarrik, baizik eta urraketa horiek berriro gerta ez daitezen bideak jorratzea. Hautetsiek herritarrei hizkuntz eskubideen urraketak salatzeko deia egin diete.