Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2009an Sakanako Mankomunitateari hondakinen bilketagatik ordaindu beharreko faktura 28,47 euro igoko da (enpresendako 35,79). Igoera Nafarroako Hondakinen Partzuergoan sartzeagatik etorri da. Zaborren kudeaketa egiteagatik partzuergoak diru kopuru hori bera kobratzen dien nafar guztiei. Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile Adolfo Araizek azaldu digunez, Sakanan bilduko diren hondakinak, Larraun, Leitzaran eta Araizkoekin batera, Arbizuko hondakindegira eramanen dira. Hori guztia jasotzeko deskarga kaia eginen da, hondakinen partzuergoak ordainduko duena, eta Arbizuko hondakindegitik Tuterako Culebrete hondakindegira eramanen dute zabor guztia. Hori guztia kontuan hartuta, Sakanako Mankomunitateak aztertu zuen Arbizuko hondakindegian zaborrak lurpean sartzeak zein kostu duen. Lan hori etorkizunean eginen ez denez, Hondakinen Bilketako Zerbitzuko fakturan mankomunitateari ordaindu beharrekoa %7 jaitsiko da, 5 euro inguru gutxiago.