Topaguneak Euskarabideari "egoerari buelta emateko" eskatu dio

Guaixe 2008ko abenduaren 30a

Aurrekontuen onarpenarekin "aurreikuspen beltzenak" bete ondoren, Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, euskarazko hedabideen ordezkariekin batera Nafarroako Gobernuari egindako eskaria eta eskaintza berretsi du. Hilaren 18an, Nafarroako Parlamentuan, bost eskari zehatz egin zizkioten Nafarroako Gobernuari "sektorea duintasunez tratatzeko": diru-laguntza deialdia beharrezkoa den kopuruz hornitzea; euskarazko hedabideetan publizitate instituzionala sartzea; Euskarabidea diruz eta edukiz hornitzea eta egoerak egonkortze aldera hitzarmenen bidea lantzea. Eskariarekin batera, lankidetza eskaintza ere luzatu zen hedabideen aldetik. Topaguneak, bestalde, "aurrekontu murrizketak izan duen eraginaren aurrean, Euskarabideak egoera honi buelta emateko duen ardura hartu dezala" eskatu du, "benetan eraginkorra izan nahi duen erakundea den frogatu dezala".