Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Foruzaingoak 50 urteko gizon sakandarra atxilotu zuen. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, gizon horri tratu txar fisiko eta psikologikoak eragitea egozten zaio. Horretaz gain, aurretik ezarria zuen urruntze agindu bat ustez haustea ere leporatu diote. Atzokoan, bestalde, Aski da!! Emakumeenganako indarkeri gehiagorik ez! lelopean bilkura egin zen Altsasu, udaletxe aurrean. Bilgune Feministak deituta 20 minutuko elkarretaratze isila egin zuten 30 bat pertsonek. Herenegungo Errenteriako Clara Rangelen hilketa salatu zuten protesta horrekin.Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren larrialdi zenbakia da: 112. - Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.- Infomazio gehiago. Eguneko 24 ordutan Hego Euskal Herrian eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.