Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Argiñeri gustatu egin zitzaion antza Etxarri Aranazko gaztetxean bizi izandako esperientzia. Horregatik 2009ko Nafarroa Oinezek doinu biziak ekarriko dizkigu atzera ere. Sansastiñak ospatzeko zer hobea Lakuntzan kontzertu erraldoia antolatzea baino. Hain zuzen ere leku berezia izanen dute kontzertuetan Lakuntzako taldeek. The Sekta taldeko gazteek duten guztia emanen dute oholtzaren gainean. Lakuntza eta Aguraingo Disturbio taldeak berriz, bere azken lana jarriko du taula gainean. Stupenda Jones taldeak osatuko du biharko luxuzko hirukoa. Lakuntzako Udalak egun horretarako bereziki egokitu duen zinema zaharrean izanen dira kontzertuak bihar, 23:00etatik aurrera. Kontzertuekin nahiko ez duenak gaupasarekin gozatu ahal izanen du ondoren.