Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, arratsaldeko 5:00etatik aurrera Berako Eztegara pilotalekuak Binakako Malerrekako Pilota Txapelketako final hamaseirenak hartuko ditu. Bertan bigarren mailako seniorrak ari dira lehian. Jokatuko diren partiden artean, Arbizuko Aldabide taldeko Zaranton eta Agirrek Errekako Juanenea eta Xabi Madariaga izanen dituzte arerio, eta Olaztiko Sutegiko Agirrek eta Zornozak Oberenako Etxaide eta Guruzeaga. Bukatzeko, Huarteko Garcia I.ak eta Garcia II.ak Altsasuko Pilotajaukuko Senarren eta Gebararen kontra jokatuko dute. Txapelketa berberaren barruan, hau da Binakako Malerreka txapelketan, final hamaseirenen partidak jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan, arratsaldeko 5:00etatik aurrera. Sakandarrei dagokienez, Arbizuko Aldabideko Mattin Ezkurdiak eta Arrutik Oberenako Olangua eta Errekako Labiano izanen dituzte arerio.