Aurrera doa lehia

Guaixe 2009ko urtarrilaren 15a

Larunbatean Sakanako Helduen XIX. Areto Futbol Txapelketako 7. jardunaldia jokatu zen. Emaitzak: Otofados 5 - Kanpartas 3Toshiba 1 - Crackers 6Sakana 8 - Biltoki 2Herriko Txiki 2 - Yeregi Ileapaindegia 5Einag Arezpe 10 - Kalleja De La Angina 3Hiltegik eta Asesoria Fiscalek jokatu beharreko lehia atzeratu egin da. Zazpigarren jardunaldia eta gero Crackers taldea dugu liderra, 20 punturekin. Bigarrena Kalleja de la Angina da, 17 punturekin eta hirugarrena Einag Arezpe, 16 punturekin. Laugarrena den Sakanak 14 puntu ditu, bosgarrena den Herriko Txikik 11 puntu, seigarrena den Otofadosek 11 ere bai eta Toshiba zazpigarrenak eta Biltoki zortzigarrenak hamarna puntu. Atzetik daude sailkatuta Kanpartas (8 puntu), Yeregi ileapaindegia (7 puntu), Hiltegi (6 puntu) eta Asesoria Fiscal (4 puntu). Larunbatean, ilbeltzaren 17an, Sakanako Areto Futbol Txapelketako 8. Jardunaldia egonen da jokoan. Ondoko lehiak jokatuko dira Zelandi kiroldegian eta Zelandi pilotalekuan:Kanpartas - Einag Arezpe             Kalleja De La Angina - Herriko Txiki             Yeregi Ileapaindegia - Sakana             Biltoki - Hiltegi             Asesoria Fiscal - Toshiba             Crackers - Otofados