Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Edo hobeki esanda 20.447 sakandar ginen 2008ko ilbeltzaren batean. Espainiako Estatistika Institutuak iazko erroldaren berri eman du eta horren arabera Sakanako populazioa %1,79 igo da. Hau da, iaz urte hasieran aurreko urtean baino 361 sakandar gehiago ginen. Sexuari erreparatuz gero gizonak gehiago gara, (10.625, %51,96) emakumeak baino (9.822, %48,03). Bi sexuetako populazioa igo egin da: 195 gizon eta 166 emakume gehiago. Herriei dagokionez, hamaika udalerritan igo da populazioa. Hala ere, Burundako bi herrietan emandako igoerak nabarmendu behar dira. Alde batetik, Ziordia. 75 pertsonaren igoerarekin ia % 23ko populazio hazkundea izan zuen. Aurreko urteetako jaitsiera joerarekin hautsi du horrela. Bestetik, Urdiain, %14,5eko populazio hazkundea izan duena. Gainontzeko udalerritako igoerak apalagoak dira. Bestetik, bai Arruazun bai Bakaikun populazioa mantendu egin da. Beste bi udalerritan egon da jaitsiera, aurreko urteetan ere egon dena. Ergoienan populazioak 9 pertsonetan egin du behera, %2,11. Olatzagutiari dagokionez 52 pertsona gutxiago zeuden erroldan, %2,99ko jaitsierarekin. 2008-01-01 2007-01-01 HerriaGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakKopurua%Arakil946518428907498409+39 +%4,29Irurtzun2.2481.1741.0742.2001.1381.062+48+%2,18Irañeta16191701568967+5+%3,20Uharte-Arakil790420370774415359+16+%2,06Arruazu10458461045747=%0Lakuntza1.1686155531.130591539+38+%3,36Arbizu1.0745715031.021546475+53+%5,19Ergoiena417225192426232194-9-%2,11Etxarri-Aranatz2.4581.2731.1852.4501.2561.194+8+%0,32Bakaiku338182156338183155=%0Iturmendi388201187380197183+8+%2,10Urdiain693373320605321284+88+%14,54Altsasu7.5713.8463.7257.5273.8363.691+44+%0,58Olatzagutia1.6878858021.739918821-52-%2,99Ziordia404193211329153176+75+%22,79Guztira20.44710.6259.82220.08610.4309.656+361+%1,79Iturria: www.ine.es