Aldaketak emakume eta adinekoen informatika hastapen-ikastaroetan

Guaixe 2009ko urtarrilaren 12a

Cederna-Garalurrek jakitera eman digunez aurten aldaketak izan dira emakumeei eta 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako informatika eta internet lantzeko hastapen-ikastaroetan. Aurten Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatuko du izen-ematea. Foru administrazioaren asmoa da aurten lehentasuna hastapen-ikastaroei ematea. Horretaz gain, aurretik ikastaroak izan dituzten beste udalerriekiko lehentasuna emanen die gobernuak. Ikasleei dagokienez aurretik programan parte hartu ez duten pertsonek izanen dute lehentasuna. Taldea sortzeko hamar pertsona beharko dira, nahiz eta ikastaroak sei pertsonari emateko aukera ez baztertu. Izen emateaInformatika eta internet lantzeko hastapen-ikastaroetan izena eman nahi duten emakumeek eta 55 urtetik gorako pertsonek 012 edo 948 21 70 12 telefonoetara deitu dezakete. Izena emateko epea hilaren akaberan despedituko da. Jasotako eskaeren arabera Nafarroako Gobernuak ikastaroen egutegia eginen du.