Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroan iaz 46 pertsona hil ziren auto istripuetan, aurreko urtean baino bi gutxiago. Sakanari dagokionez, 3 pertsona hil dira halako ezbeharretan. Haietako bi herri guneetan bi ibilgailuek harrapatuta hil dira. Hala gertatu zen otsailean Olatzagutian eta agorrilean Altsasun. Hirugarrena irailean Sarasate parean hildako irurtzundarra izan zen. Balantze beltz horren barruan Sakanan izandako auto istripuetan hildakoak ere sartu behar ditugu: apirilaren 14an, Olatzagutian, A-1 autobia utzi eta Sakanako autobiarekin bat egiten duten tokian izandako istripuan pertsona bat hil zen. Maiatzaren batean 72 urteko Legazpiko senar-emazteak auto istripuan hil ziren A-1ean, Altsasuko San Juan ermitaren parean. Eta, azkenik, garilaren 2an, A-1ean izandako istripuan kamioi gidari bat hil zen, Altsasun.