Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza eguneratu eta hobariak zehaztu ditu. Ordenantzan azaltzen diren hobarietako bat jasotzeko eskubidea dutela uste dutenek eskaera egin dezatela Mankomunitateko Lakuntzako bulegoetan. Horretarako otsailaren 16 arteko epea izanen da. Sakanako Mankomunitateak onartutakoaren arabera %100aren hobaria izanen dute honako pentsiodunek: Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak, zergari lotu gabeko ezintasun eta jubilazioko pentsioak, gutxieneko diru-sarreren bermerako subsidioa, SOVITeko pentsioak eta hilabetean 624 eurotik gora egiten ez duten pentsioak.Horretako pentsiodunek zenbait baldintza bete beharko dituzte, besteak beste: bakarrik bizi edo familiarako karga den beste pertsona batekin eta hilabetean 624 euro baino gehiago ez irabaztea gehi 70,22 euro famili unitatea osatzen duen kide bakoitzeko; inongo ondasunik ez izatea, bizilekua duten etxea salbu; ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea eta oinarrizko errentaren titularrak izatea. Mankomunitateak baldintza horiek betetzen diren ziurtatzeko hainbat neurri ezarriko ditu. Hobari gehiago%70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzen jabeek. Horretarako urtero frogatu behar diote Sakanako Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Zerbitzuak ematen dituzten enpresa edo entitate hornitzaileen egiaztagirien bidez kreditatu beharko dute jabeek hori.Bestetik, etxebizitza edo egoitzatik gertuen dagoen edukiontzira 700 metro baino gehiago dutenek %100eko hobaria izanen dute. Eskubidea izateko interesatuek eskaera egin beharra dute.