Ekologistak Martxan taldeak Aralarren natur parkea egitea eskatu du

Guaixe 2009ko urtarrilaren 14a

Iazko azaro bukaeran Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak Nafarroako Ingurumen Egoeraren 2008ko Txostena aurkeztu zuen. Nafarroako Ekologistak Martxan taldeak ohar bat zabaldu du eta hartan txostena gogor kritikatu du. Kontseilariaren txostena ekologisten ustez "marketing politikoko tresna" da. Ingurumen arloan Nafarroan "atzera egin" dela ziurtatu du Ekologistak Martxan-ek. Horrekin batera aurrera begira Nafarroako ingurumenaren kudeaketa oinarritu beharreko den hainbat proposamen luzatu ditu talde ekologistak, horien artean Aralar lehenbailehen natur parke bihurtzea.