Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko txirrindulari onenak biltzen dituen UCI Pro Tourra gaur Australian abiatuko da. Antipodetan Down Under tourra jokatuko da gaur hasi eta igandea bitartean. Parte hartzaileen artean daude Imanol Erbiti hiriberriarra (Caisse d´Epargne) eta Pablo Urtasun urdiaindarra (Euskaltel-Euskadi). Lehiaketan hasteko Norwood eta Mawson Lakes arteko 140 km-ak ibili beharko ditu tropelak. Bestalde, Euskaltel-Euskadi taldeak jakitera eman du Australian ez dauden txirrindulariak kontzentrazioa eginen dutela. Hilaren 26tik otsailaren 2ra arte talde laranja Calpen egonen da. Eguraldi hobea lagun dutela entrenatuko dute Mediterraneo ertzean Egoi Martinezek, Gorka Verdugok eta Jorge Azanzak.