Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B mailako 13. jardunaldia ona izan da bertan lehiatzen ari diren talde sakandarrendako. Aralar Mendik garaipen boladari eutsi eta sekulako gol festa izan zuen, 6-0 hartu baitzuen menpean Nordecons Olite, sekulako erakustaldia emanez. Bestalde, Irurtzungo Xotak etxean jokatu zuen eta seina berdindu zuen UPNA taldearen kontra. Nahiz eta ez irabazi, lortutako puntua egokia da Xotarendako. Gauzak horrela, eta Ligako lehen itzulia bukatuta, neguko txapelduna RVC Lintxu taldea da 31.punturekin. Aralar Mendik maila bikaina eman du lehen itzuli honetan eta sailkapenean bigarren da, liderrarengandik puntu bakarrera. Xotak 13 partida hauetan lortu dituen 20 punturekin 8. postuan dago sailkatuta. Asteburuan Aralar Mendik berriro etxean jokatuko du. Aurkaria Nafarroako Unibertsitateko taldea izanen da. Opuseko taldea ez dabil fin eta sailkapenean10. postuan dira 12 punturekin. Xotaren partida berdinduagoa aurreikusten da. Irurtzungoen modura 20 puntu dituen eta sailkapenean postu bat gorago dagoen Gima Rivera Navarra taldearen kontra jokatuko du Xotak. Bi talde sakandarrek bigarren itzulia ongi hastea espero dugu.