Malerrekako Binakako Txapelketako partidak

Guaixe 2009ko urtarrilaren 21a

Aurrera doa senior mailako Malerrekako Binakako Pilota Txapelketa, gaur Berako Eztegara pilotalekuan eta Doneztebeko frontoian arratsaldeko 5:00etatik aurrera jokatuko final zortzirenetako partidekin. Beran jokatuko diren lehien artean Irurtzun taldeko Lazkozek Zugarraldeko Landiribarrekin osatuko du bikoa, Errekako Mitselena eta Aurrera Saiazeko Telletxearen kontra egiteko. Aurreko astean jokatutako final hamaseirenetan, Aldabideko Zaranton eta Agirrek 22-12 irabazi zieten Juaneneari eta Madariagari, eta Sutegiko Agirrek eta Zornotzak 18-22 galdu zuten Etxaideren eta Guruzeagaren kontra. Pilotajaukuko Senarrek eta Gebarak galdu egin zuten ere, 9-22, Oiaga eta Grajalen kontra. Bukatzeko, Aldabideko Mattin Ezkurdiak eta Arrutik 22-13 hartu zituzten menpean Alustiza eta Labiano. Espainiako Kluben arteko txapelketaAsteburuan Espainiako Kluben arteko txapelketako bigarren jardunaldia egon zen jokoan, esku eta herraminta modalitateetan. Eskuzko ohorezko mailan, A multzoan, Altsasuk atseden jardunaldia izan zuen, eta B multzoan Irurtzunek Lizarrako San Migel taldearen kontra irabazi zuen bi partidetan, eskuz binaka eta eskuz banaka. Lehen mailan Aralar Mendik atseden jardunaldia zuen.