Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, 79.345 euroko diru laguntza banatu du Nafarroako 29 udal eta entitateen artean, kirol instalazioetan jartzeko 53 desfibriladore semi automatiko erosi izanagatik. Ekimen honekin Nafarroako Gobernuaren asmoa da Nafarroako kirol instalazio gehienetan desfibriladoreak izatea da, instalazioetan segurtasuna bermatzeko. Aparailuak erabiltzen ikasteko formazioa eskaini du ere Gobernuak. Izan ere norbaiti bihotzekoak ematen dionean masaje kardiakoak eta desfibriladorearekin egindako deskargak izaten dira soluzioa. Gutxira arte soilik osasun zerbitzuetan zeuden desfibriladoreak, baina geroz eta toki gehiagotan topa daitezke, tartean kirol guneetan, jakina baita kirol aktibitateetan aritzekoan bihotzekoen arrisku potentziala existitzen dela. Horrela, iaztik Sakanako 5 kirol gunetan daude desfibriladore semi automatikoak: Olaztiko Erburua kiroldegian, Altsasuko Zelandi kiroldegian, Arbizuko kiroldegian, Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitzan eta Ziordiako udalean. Jasotako laguntzaDesfibriladore bakoitzaren kostua 2.000 euro ingurukoa da eta aipatu udalek eta entitateek iaz egin zuten inbertsioa. Orain, Nafarroako Gobernuak diru laguntza ebazpena onartu du. Altsasuko udalari 1.532,24 euroko laguntza eman zaio desfibriladore bat erosi izanagatik, eta berdin Arbizuko udalari, Olatzagutiakoari eta Ziordikoari, bana erosi baitute. Aldiz, Sakanako Mankomunitateak bi desfibriladore erosi ditu, eta hortaz 3.715 euroko laguntza jaso du. Formazioa jasoBestalde, "segurtasuna kirol praktikan" izenburupean lau formazio ikastaro antolatu ziren, eta bertan kirol alorrean aritzen diren 52 nafarrek hartu zuten parte, tartean sakandarrek. Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko 11 ikastaro praktiko eskaini zituzten, eta guztira 161 ikasle aritu ziren. Tartean, Sakanako 12 pertsonek egin zuten ikastaroa, gerora desfibriladoreak erabiliko dituztenak, hain zuzen. Norbaiti bihotzekoa ematerakoan masaje kardiakoak eman behar zaizkio, eta tarteka desfibriladorearekin deskarga egin. Bada, prozesu guztia ikasi zuten sakandarrek.