Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrera doa senior mailako Malerrekako Binakako Pilota Txapelketa, eta atzo Berako Eztegara pilotalekuan eta Doneztebeko frontoian final zortzirenetako partidak jokatu ziren. Beran jokatutako lehien artean pilotari sakandar bat izan genuen. Horrela, Irurtzun taldeko Lazkozek Zugarraldeko Landiribarrekin osatu zuen bikoa, eta 22-9 hartu zituzten menpean Errekako Mitxelena eta Aurrera Saiazeko Telletxea. Aurreko astean jokatutako final hamaseirenetan, Aldabideko Zaranton eta Agirrek 22-12 irabazi zieten Juaneneari eta Madariagari, eta Sutegiko Agirrek eta Zornotzak 18-22 galdu zuten Etxaideren eta Guruzeagaren kontra. Pilotajaukuko Senarrek eta Gebarak galdu egin zuten ere, 9-22, Oiaga eta Grajalen kontra. Bukatzeko, Aldabideko Mattin Ezkurdiak eta Arrutik 22-13 hartu zituzten menpean Alustiza eta Labiano.