Osamu Tezuka

Guaixe 2009ko urtarrilaren 23a

Osamu Tezuka mangaren aita edo mangaren jainkoa bezala ezaguna da. Mangaren ezaugarri garrantzitsuenetariko asko bere erruz iritsi zaizkigula ere esan ohi da, hala nola manga pertsonaiek dituzten begi ikaragarri haundiak. Begi haundi horiek Tezukak Disney marrazkiak oso gustuko zituelako kopiatu zituela esaten da. Denok buruan ditugu Mickey Mouse, Donald edo bestelako Disney pertsonaien begi haundiak.Japoniako Osaka hirian jaio zen 1928ko azaroaren 3an. Txikitatik marrazkigintzan zaletu eta bigarren munduko gudak minduta bere komiki gehienetan bizia modu optimistan bizitzeko mezuak  zabaldu zituen20 urte zituela bere lehen arrakasta lortu zuen, "Altxorraren irla berria" lanarekin. Komiki hau argitaratu aurretik egile ezezaguna izan arren, Altxorraren irla berriak ospetsu bihurtu zuen oso denbora gutxian. Medizina ere ikasi zuen, eta bere ikasketak "Itzala ematen duen zuhaitza" komikian erabili zituen. Komiki honetan bere berraitona (medikua ere izan zena) deskribatzen du, eta nahiz eta fikziozko istorio bat izan garai hartan Europako medizina berria (zehazki holandako medikuen sarrera Japonian)  nola sartu zen azaltzen digu, Europako medizinak garai hartako Japoniako medizina tradizionalarekin izan zituen harreman zailak azaltzeko. Buddha, Black Jack, Fenix eta Adolf bere beste lan famatu batzuk ditugu.Animazioaren munduan Japonian oraindik jorratu ez zenean murgildu zen. Astroboy, 1963. urtean sortu zuen, Japoniako lehen marrazki bizidunak izan zirenak. Bere animazio enpresa ere izan zuen, Mushi Productions eta enpresa honekin bere pertsonaiarik famatuenak sortu zituen 50 urte bete ondoren. Besteren artean Kimba (lehoi erregea, Disney-k filma egin aurretik bere ideia izan zena), Astroboy eta "Chopy y la princesa". Hala ere bere enpresak arazo ekonomiko ugari bildu zituen nahiz eta arrakasta asko bildu bere lanekin.Arazo ekonomikoen itzalak bere lanetan garai ilun bat ere sortu zuen. Lan hauetatik MW azpimarratu nahiko nuke, lan oso ona baina aldi berean mangaren munduan ez ohikoak diren gai asko lantzen ditu. Gaur egun ere irakurle berrietan harridura sortzen jarraitzen du komikiak. Besteren artean genozidioa, politikaren munduko korrupzioa, terrorismoa, erlijioa edo eta hipokresia lantzen ditu.Osamu Tezuka 1989ko otsailaren 9an hil zen bere atzean 150.000 marrazturiko orrialde, 700 manga liburu eta 60 pelikula utziz. Japoniako kultura mundu osora zabaltzea lortu du, muga guztiak gaindituz bere jatorriko Japonia oso herrialde itxia izan arren. Mangaren munduan aitzindari izan zen gai berriak sortuz (lehenetariko komiki feministak bereak izan ziren adibidez), komikiak argitaratzeko formatu berriak sortuz edo eta animazioa landuz... inork inoiz lortu ez duena lortu zuen.Jose Luis Asensio