Abiadura handiko tren egitasmoaren kontrako protesta

Guaixe 2009ko urtarrilaren 20a

Aurreko ostegunean 50 bat pertsona bildu ziren Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako bilkuran. Amalurra defenda dezagun leloa izan zuen bilkurarekin deitzaileek salatu nahi zuten Hego Euskal Herriko gobernuek "abiadura handiko trenaren (AHT) egitasmoa inposatzen ari direla". Aldi berean, gobernuek egitasmoa "informaziorik eta parte hartze biderik zabaldu gabe aurrera eramaten ari direla" nabarmendu zuen elkarlanak.