Artzapezpikutzak bere izenean jarri ditu hainbat ondasun. Nafarroako Ondarearen Aldeko Plataformak toki erakundeei eskatu die bere izenean jartzeko artzapezpikuak bere izenean izendatu ez dituen ondasunak. Plataformak dio artzapezpikuak bere izenean jarritako eliz, ermita, hilerriak eta bestelako ondasunak herriek eraiki eta ordaindu zituztela.
Horren adibide gisa 1953an bukatu zen Etxarri Aranazko elizaren errestaurazioa jarri du plataformak. Hiru urte iraun omen zuten lanek eta 2.400.000 milioi pezetako aurrekontua udalak ordaindu zuen, horretarako egur loteak salduz. Plataformako eledunak azaldu duenez "herriak komunaleko aberastasuna baliatu zuen beste ondasun komun batean, elizan, inbertitzeko". Horregatik plataformarendako "artzapezpikuak toki erakundeen bizkarrera egindakoa lapurreta eta inmoralitatea dira".