Ubeldeak gainezka egin dezake

Guaixe 2009ko urtarrilaren 27a

Elurraren urtzeak eta azken egunetan botatako euriak Sakanako erreka eta ubeldeak emari handia izatea ekarri dute. Horregatik Nafarroako Larrialdi  Agentziak uholdeengatik aurre larrialdi egoera ezarri du. Nafarroako gobernuak eguerdian herrialddeko ubeldeen azterketa egin du eta Arakil ibaia zenbait tokitak pixka bat gainezka egin duela jakinarazi du. Horien artean dago Uharte Arakil eta Irañeta lotzen dituen bigarren mailako errepidea, urak 200 metrotan ur azpian hartu duena. Bestalde, gaur botatako elurrak trafikoan eragozpenak sortu ditu. Hala Lizarragako eta Urbasako portuetan ibilgailuek kateak behar izan dituzte. Dagoeneko egoera bere onera etorri da. Errepideak elurrez garbitzeko Irurtzungo errepide zentruko 5 kitanieves ari dira lanean. Eguraldi iragarpenak dioenez gaur 15 cm arteko elur maila pilatu daiteke Sakana aldean. Hala ere, egunak aurrera egin ahala elur mailak gora eginen du, 700 metroetatk 1.100era pasaz. Goizean zehar, hori bai, ederki bota du Lakuntzan, esaterako.