Altsasu, kultur eskaintza aberatseko herria

Guaixe 2009ko urtarrilaren 27a

Kulturaren Euskal Kontseiluak Euskal Herriko kultur jardueren eskaintza aztertu zuen joan zen urtean. 2008ko urtarriletik ekainera bitarteko datuak bildu, aztertu eta horien ondorioak jaso zituen La oferta de eventos culturales en Euskal Herria ikerketan. Haren arabera Altsasu da Nafarroan jarduera kultural handienetakoa duen herria.Ondorio orokorrakAipatutako epean, bataz beste, hileko 2.236 jarduera kultural egin dira Euskal Herrian, 73,7 eguneko. 5.058 ekitaldirekin, Bizkaia da eskaintza kultural aberatsena duen herrialdea, Gipuzkoa (4.104 jarduera ) eta Nafarroaren aurretik (2.951). Hiriburuetan kontzentratzen dira jarduera horietatik gehienak, baina herrialdetik herrialdera alde nabarmenak daude kontzentrazio mailan: Gasteizek Arabako jardueren % 79 eramaten ditu eta Iruñeak Nafarroako jardueran ia erdia, % 42,56. Balantzaren beste puntan dago Gipuzkoa, jardueren % 63 hiriburutik kanpo egiten dira eta. Musika (% 43,68), antzerkia (% 22,21) eta zinea (ez komertziala) (% 15,87) dira jarduera arruntenak. Kultur etxe eta antzokiek hartu dituzte kultur ekitaldi horietan gehienak (% 44,40). Jardueren laurdena baino gehiago (% 27) euskaraz dira. Bataz besteko eskaintza bikoizten du AltsasukIkerketaren arabera 2008ko urtarriletik ekainera 10.000 biztanleko, hilean, 8,14 jarduera antolatu ziren bataz beste. Hiriburuetan igo egiten da tasa hori (Donostian % 13,89; Iruñean % 10,74). Baina horien gainetan, herri bat azpimarratu daiteke Euskal Herrian: 142 jarduerarekin, biztanleko kultur eskaintza handiena duen herria da Altsasu (10.000 biztanleko hileko 23,5). Tafalla (18,44), Bergara (16,64) eta Tolosaren (15,18) aurretik dago Burundako herria. Altsasuko eskaintzan pisu azpimarragarria du zine ez komertzialak. Zineforumaren asteroko eskaintzak Euskal Herriko buruan jarri du Altsasu.