Aralarko San Migelgo eta Egiarretako erretaulak Nafarroako Kultur-Ondarearen Planaren lehentasun

Guaixe 2009ko urtarrilaren 29a

Nafarroako Gobernuak eta PSNk Hiru Urteko Kultur-Ondarearen Plana hitzartu zuten asteartean. Kultur kontseilari Juan Ramon Corpasek eta PSNko Parlamentuko Kultura Batzordeko bozeramaile Roman Felonesek sinatu zuten dokumentua eta laster onartuko da Nafarroako Parlamentuan. Planak 2010era arte kultur ondasunetan eragiteko irizpide eta lehentasunak zehazten ditu. Monumentu eta gune historikoak ez ezik, kontuan hartu dituzte eraikin industrialak, gune arkeologikoak, paisaia kulturalak, lorategiak, ondasun higigarriak eta katalogoak ere. Kultur-Ondarearen Planak esparru horietako 58 ondasuni eman dio lehentasuna. Horien artean daude Aralarko San Migel santutegiko eta Egiarretako San Antonio Abad elizako erretaulak. Proiektua finantziazio zehatzik gabe sortu da. Beraz, aurreikuspenak aurreikuspen, "esku-hartzeak urteko aurrekontuen baitan egonen dira".