Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gero eta gertuago dugu Korrika eta, haren iragarle, asteburu honetan jarriko da martxan Korrika Kulturala. Joan zen astelehenean aurkeztu zituzten Durangon Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusiak. 16. Korrikako koordinatzaile Edurne Brouardek egitarau oparoa iragarri zuen. Antzerkia, dantza, musika eta bertsolaritza ardatz dituzten zenbait obraren estreinaldiarekin "bultzada emanen diegu euskarazko arte eszenikoei eta euskal sortzaile hasi berriei".Ekitaldi horiekin guztiekin AEK-k Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko du euskal kultura. Sakanara ere aurki iritsiko da Korrika Kulturala.