Etxarrik irabazi eta Altsasuk galdu

Guaixe 2009ko urtarrilaren 26a

Asteburuan erregional mailako 16. jardunaldia jokatu zen. Zizurren jokatu zuen Etxarrik, Ardoiren kontra. Bi taldeak garaipenaren bila aritu ziren eta Etxarrik haztatu zuen gehiago. Ardoik lau gol aukera argi huts egin zituen, eta Etxarrik, nahiz eta gutxiago gerturatu Zizurkoen atera, horietako batean Ardoikoen atea zulatu zuen. Hain zuzen ere Migelek sartu zuen Etxarrikoen gola, 60. minutuan. Horrela, soinu gehiegirik sartu gabe, etxarriarrek hiru puntuak poltsikoratu zituzten. Bestalde, Altsasu taldea ez zen horren fin ibili Dantzalekun. Goiko postuei begiratzeko aukera erabakigarria zen, baina Altsasuk ez zuen aprobetxatu. Ongi hasi ziren sakandarrak, 15. minutuan sailkapenean aurreratu baitziren, Sergiok sartutako golari esker, baina atsedenaldia baino lehen Bidezarreko Marcelok berdindu egin zuen. Bigarren zatian Bidezarra Altsasu baino gehiago izan zen. Horrela, Bidezarreko Alexek bi gol sartu zituen, eta markagailua 1 eta 3koan jarri. Altsasuko Sergiok bere bigarren gola sartu zuen 80. minutuan, baina partidak ez zuen gehiagorako eman eta 2-3 galdu zuen Altsasuk. Azpimarratzekoa da jokalariek erakutsitako kiroltasuna eta arbitroak egindako lan ona. Asteburuan datorrenaErregional mailako hirugarren multzoko liderra Gazte Berriak taldea izan zen, 39 punturekin. Etxarri hirugarrena da, 33 punturekin eta Altsasu zazpigarrena, 19 punturekin. Igandean Etxarrik Idoiaren kontra jokatuko du, azken hauen etxean. Idoia sailkapenean hamabigarrena da, 12 punturekin, eta azken postuak atzean uzteko borroka gogorra egingo du. Ea Etxarrik azkenaldian duen ibilbide oparoarekin jarraitu eta garaipena ekartzen duen. Bestalde, Altsasuk Iruñean jokatuko du larunbatean, 17 punturekin sailkapenean bederatzigarrena den UPNA taldearen kontra. Erdialdeko postuetan duen arerio zuzena da UPNA, eta beraz Altsasurendako inportantea da irabaztea. Baina horretarako jokoa hobetu beharko du.