Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Shepard Fairey-ek eginiko Barack Obamaren Erretratuak, Smithsonianeko National Portrait Galleryra iritsi da. Urdin eta gorriz eginiko koadroa, teknika nahastuko collage bat da, 1’5 x 1’11 metrokoa; Heather and Tony Podesta arte bildumagilearen dohaintza izan da. Lana Obamari laguntzeko egina izan zen, eta artistak posterretan eta pegatinetan banatu izan zuen dohainik erretratua; horrela, Obamaren kanpaina politikoaren ikono espontaneoa bilakatuz. Hau dela eta, egun eta erdi batean, Obamaren kanpainakoak harremanetan jarri ziren Fairey-rekin, erretratua kanpainan sartzeko eta kanpainako karteleendako moldatu ahal izateko. Honela, "Change" eta "Vote" mezuak jartzeko, "Hope", jatorrizkoaren ordez.Fairey, 39 urteko artista eta diseinatzaile grafiko kaliforniarra da, Obamari zuzenduriko erretratua egin duena, zeina "HOPE" (esperantza) hitzarekin dekoratua dagoen, esan dugun bezalaxe; XXI. mendeko lan grafiko inportanteenetariko bat bilakatu da.Obraren mundutasunak eraman du Washingtoneko (Estatu Batuetako) Smithsonian Museoko National Portrait Gallery-ko erretratuen kolekzioan parte hartzera; honela, Estatu Batuetako presidenteari zuzenduriko lehen koadroa bilakatu da, Estatu Batuetako Museo batean zintzilikatuko dena.Itziar Nazabal Nogeira