Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen gurasoei zuzendutako tailerra antolatu du. Gaztetxoak eta droga gaiak landuko dira tailer horretan. Otsailaren 3an, 5ean, 10ean eta 12an izanen da tailerra, 18:00etan hasita eta Irurtzungo kultur etxean. Hegoak elkarteko kideek besteak beste gai hauek jorratuko dituzte: drogei buruzko sarrera orokorra; nola esplikatzen ditugu droga desberdinekiko harremanak?; benetan zerk arduratu behar gaitu?; zer egin dezakegu?; nola joka dezakegu lehen kontsumoen aurrean? Azkenik, familia harremanak prebentzioaren oinarri bezala.Tailer horretan interesa dutenak Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daitezke, 948 600 694 telefonora hots eginez.