Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Halako ongi etorria egin izan diote Argiñeri, aurtengo Nafarroa Oinezeko maskotari, azken egunetan. Izan ere, maskotarekin batera Andra Mari ikastolako ordezkaritza Bartzelonan da herenegundik eta gaur arte. Ikastolako zuzendari Muxi Mariñelarena, ikastolako bazkide Kristina Uzkudun, Nafarroa Oinezeko koordinatzaile Eneka Imaz eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari Pello Mariñelarena. Ikastolen ordezkariek Bartzelonako hiru egunetako egonaldia baliatu dute hezkuntza arloan diharduten ordezkariekin topaketak egiteko, bertako hizkuntza eta Kataluniako kulturaren sustapenean diharduten arlo ezberdinetako hainbat ordezkari eta taldeekin bilerak egiteko eta Nafarroa Oinez festa eta Txikiak Handi proiektua Bartzelonan aurkezteko. Harreman ugariGaurkoan ordezkaritza nafarrak hezkuntza arloko ordezkariekin hartu emanak izanen ditu. Hala, katalaneraren bidez etorkinen integrazioa lantzen duen Inmersion lingüística egitasmoaren berri izanen dute. Ondoren, hezkuntza arloan lan egiten duen USTEC sindikatuko ordezkariekin bilduko dira. Bilera erronda Escola Catalana aldizkariaren arduradunekin itxiko da. Aurreko bi egunetan Kataluniako hainbat erakundeetako ordezkariekin biltzeko aukera izan dute Nafarroa Oinezko ordezkariek. Herenegun, esaterako, Generalitat-eko Hezkuntza Departamentuko katalaneraren irakaskuntzako zerbitzuburu Pere Mayansekin bildu ziren eta tramitatzen ari diren hezkuntzaren lege berriaren berri jaso zuten. Irene Rigauk, Parlament-eko hezkuntza eta unibertsitate batzordekidea denak, CIU-k lege horren inguruan duen ikuspuntua eman zien. AtzoEguna hasteko, Centro d’estudis Jordi Puyol erakundeko zuzendari Enric Rocorekin eta Jordi Puyol berarekin bildu ziren sakandarrak. Ondoren, Omnium Cultural elkartearen egoitzan prentsaurrekoa eman zuten Nafarroa Oinez eta Txikiak handi aurkezteko. Arratsaldean Kataluniako Parlamentuko lehendakari Ernest Benachek harrera egin zien. Ondoren, parlamentuko hezkuntza sailean hezkuntza lege berriaren inguruan Omnium Culturalekoen agerraldia behatu zuten sakandarrek eta, haien ondoren, hezkuntza sailean ordezkatutako alderdi guztiei gure txostena banatu zieten. Plataforma per la Llinguako Jordi Manenten eta Teresa Casalsen bidez nafarrek katalaneraren egoeraren berri jaso eta Katalaneraren defentsan diharduten eragileen lanak eta erronkak ezagutu zituzten. Ordezkaritza nafarrak festaren eta Euskal Herriko ikastolen elkartearen aurkezpena egin zuten. Eguna afari tertuliarekin despeditu zuten.