AHT-ren balizko bideetan barna

Guaixe 2009ko urtarrilaren 30a

Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak mendi ibilaldia antolatu du bihar larunbaterako. Ibilaldi horren helburua da abiadura handiko trenak (AHT) gure ibarrean eginen lukeen bidea ezagutzea, batetik, eta ekarriko lituzkeen eraginak aztertzea bestetik. Elkarlanak antolatutako mendi martxa Etxarri Aranatz eta Uharte Arakil artean eginen da. Hitzordua 9:30ean dago jarrita Etxarrin. Hara trenez joateko aukera dagoela jakinarazi du Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak. Horrekin batera bidaia ez ordaintzeko deia ere egin du. Ekimen hori desobedientzia kanpainaren barruan kokatu dute deitzaileek, "RENFEk tren azkarraren egitasmoarekin kolaboratzen duelako".  IbilbideaIbiltariak martxan jarri aurretik Etxarrin gosaria hartzeko aukera izanen dute. Ondoren ekinen diote bideari. Lizarragabengoa, Arbizu, Lakuntza eta Arruazuko herriak zeharkatuko dituzte 13:30ean Uharte Arakilera iritsi aurretik. Lakuntzan geldialdia eginen dute gosaria hartzeko. Uharten herri bazkaria eginen da eta, ondoren, auzolana.