Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elite mailako seniorrak eta bigarren mailako seniorrak Malerrekako binakako txapelketan lehiatzen ari dira. Gaur, eliteko seniorren final laurdenak jokatuko dira Donezteben, 17:00etatik aurrera, eta bigarren mailako seniorren final zortzirenak, aldiz, Berako Eztegaran eta Larraintzarko Ultzama pilotalekuetan izanen dira jokoan, 17:00etatik aurrera.Sakandarrei dagokienez, Donezteben, Elitezko seniorretako final laurdenetan, Irurtzun taldeko Lazkozen Zugarraldeko Landiribarrekin osatuko du bikoa, Hernaniko Esnalen eta Gorrotxategiren kontra egiteko. Bestalde, bigarren mailako seniorretako final zortzirenetan, Berako Eztebaran, Aldabideko Zaranton eta Agirrek San Migelgo Zufiaurreri eta Nublari eginen diete aurre, eta Bi Aizpeko Iriartek eta Aranok Oberenako Etxaide eta Guruzeaga izanen dituzte aurkari. Larraintzarren, Aldabideko Ezkurdia eta Arruti Urnietako Pagolaren eta Jauregiren kontra lehiatuko dira.