Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tuterako Santa Quiteria zirkuituan erabaki zen Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa. Berriki Scania Pamplona-Atletico taldeko kide den Borja Garciak irabazi zuen lasterketa (11:36), Jaouad Boualame, Victor Benito eta Raul Amatriainen aurretik. Emakumezkoetan, Maitane Melerok ez zuen areriorik izan. Bi sakandar aritu ziren Nafarroako Kros Laburreko Txapelketan. Hiru Herrin dabilen Mikel Berdud 65.a izan zen (13:59), eta Dantzaleku Sakanako Gorka Garcia 67.a (14:04).