Malerrekako txapelketako emaitzak

Guaixe 2009ko urtarrilaren 29a

Elite mailako seniorrak eta bigarren mailako seniorrak Malerrekako binakako txapelketan lehiatzen ari dira, eta atzo elitezko seniorren final laurdenak eta bigarren mailako seniorren final zortzirenak jokatu ziren Donezteben, Beran eta Larraintzarren. Sakandarrei dagokienez, Donezteben, Elitezko seniorretako final laurdenetan, Irurtzun taldeko Ollok Lazkoz ordezkatu zuen eta Zugarraldeko Landiribarrekin osatu zuen bikoa, Hernaniko Esnalen eta Gorrotxategiren kontra egiteko- 20-22 galdu zuten Ollok eta Landiribarrek.Bestalde, bigarren mailako seniorretako final zortzirenetan, Berako Eztebaran, Aldabideko Zaranton eta Agirrek San Migelgo Zufiaurreri eta Nublari eginen diete aurre, eta Bi Aizpeko Iriartek eta Aranok Oberenako Etxaide eta Guruzeaga izanen dituzte aurkari. Larraintzarren, Aldabideko Ezkurdia eta Arruti Urnietako Pagolaren eta Jauregiren kontra lehiatuko dira.