Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Doinu horiek abesten dira Euskal Herri osoko karriketan Santa Ageda bezperan. Altsasuko eta Olaztiko gaztetxeetan bere egin dute aldarrikapen hori eta, Santa Agedako ospakizunak luzatuz, kontzertu erraldoiak antolatu dituzte gaur gauerako. Kontzertu "stupendoa" Altsasuko gaztetxeanEderki berotuko da giroa gaur gaueko 23:00etan Altsasuko gaztetxean. Aurkezpenik behar ez duen taldea igoko da taula gainera, Stupenda Jones taldea. Olazti eta Altsasuko musikariek 2004an atera zuten haien lehen diskoa, Osti Bi izenekoa. 2007 urtearen hasieran lan berria aurkeztu zuen, Etorkizuna Lehertu, taldearen bakarkako lehen lana. Bi disko horietako abestiak behin eta berriz entzun ditugu Euskal Herriko plaza, irrati eta gazteen ahotsetan. Gaur gauean Altsasuko Gaztetxera iritsiko dira sakandarren rock doinuak. Aukera paregabea izanen da haien rockaren gordintasun eta indarrez eta erritmo biziaz gozatzeko. DJ Enekorekin luzatuko da gaua ordu txikietaraino. Injurias eta Banda Batxoki OlaztinBat nahikoa ez, eta kontzertu bikoitza izanen dute gaur, gaueko 23:00etatik aurrera, Olaztiko Maisuenea gaztetxean. Altsasuko Injurias taldeak irekiko du kontzertuen gaua punk doinuekin. Giroa pil-pilean dagoela, Banda Batxoki taldea igoko da eskenatokira. 2000. urtean sortu zen Txantreako taldea. Orduz geroztik batetik bestera daramazkite haien punk-rock doinuak. Umorerik ez da falta Txantreako taldearen kontzertuetan. Musikak eta ikuskizunak bat egiten dute eskenatoki gainean.