Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzoko Eibarko Astelenako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Olazabalek eta Oskar Lasak 22-17 galdu zuten Berasaluze IX.aren eta Eulateren kontra, eta azkeneko partidan, Alberto Ongayk eta Urberuagak 4-18 irabazi zieten Apezetxeari eta Merinori.Atzo Legution jokatutako pilota partidetan, Iurgi Floresek eta Matute III.ak 22-20 galdu zuten Arbizuren eta Velascoren kontra, eta atzo Las Gaunasen Frontisek antolatutako partidan, Urdaniz eta Jon Gorritik Camarero II.aren eta Altunaren kontra galdu egin zuten, bi jokotan.