Ag2r zortzigarrena Quatarreko taldekako erlojupekoan

Guaixe 2009ko otsailaren 2a

Atzo abiatu zen Qatarreko Tourra, taldekako erlojupekoarekin. Bertan txirrindulari sakandar bakarra dugu, Ag2rko Jose Luis Arrieta, eta aurreko astean aurreratu genuen moduan uhartearra bere taldeko buru izanen da Qatarren. Atzoko etapa taldekako erlojupekoa izan zen eta azkarren helmugaratu zen taldea Garmin Slepstream izan zen (6:34). Arrietak gidatzen duen Ag2r zortzigarrena izan zen, 8 segundora. Sailkapen orokorrean Garmin Slepstream taldeko Bradley Wiggins da lehena, eta Jose Luis Arrieta 52.a da, 8 segundora. Bihar izanen da Euskaltel taldearen aurkezpenaEuskaltel Euskadi taldearen 2009 denboraldiko aurkezpen ofiziala bihar izanen da, 11:30ean, Gasteizko Artium museoan. Han izanen dira, tartean, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza.