Merezi gabe galdu egin zuen Lagun Arteak

Guaixe 2009ko otsailaren 2a

Partida oso bizia izan zen Lagun Arteak eta Cantolaguak Lakuntzan jokatutakoa. Azkar hasi ziren bi taldeak eta aipatzekoa da biek ere aldeko penaltya huts egin zutela, eta horrela iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Lagun Artea aritu zen hobeki eta gol aukera ugari izan zituen, 50. mintutuan Montoyak Lagun Artea aurreratzea lortu zuen arte. Baina Cantolaguak buelta eman zion egoerari Oiaga jokalariari esker, jokalari honek alboko sakeak bikain atera baitzituen, eta hain zuzen modu honetan lortu baitzuen Cantolaguak lehenik eta behin berdintzea, 55. minutuan Zudairek sartutako golarekin, eta gero irabaztea, 9. minutuan Rubeni esker. Lagun Arteak ez zuen galtzea merezi izan, bi taldeek berdintzea litzateke justuena, baina futbola horrela da. Sailkapen orokorrean Pamplonak jarraitzen du buru, 42 punturekin. Lagun Artea zazpigarrena da, 26 punturekin. Larunbatean Iruñean jokatuko du Lagun Arteak, sailkapenean 17 punturekin azkenaurrekoa den San Ignazio taldearen kontra. Ea puntuak Sakanara heltzen diren.